Orioko Errege Magoen kabalgata antolatzeko bilera egingo da asteartean

Karkara 2018ko urr. 22a, 13:50

Orioko Errege Magoen kabalgata

Bilera bihar (asteartea) izango da 19:00etan hasita, Orioko Kultur Etxeko areto nagusian.

Talai Mendi Elkarteak urte askotan antolatu izan du Errege Magoen kabalgata Orion, baina urtarrilean 2018koa azken urtea izango zela jakinarazi zuen elkarteak, eta orain Orioko Udalak hartu du Errege Magoen kabalgata antolatzeko ardura. Hori dela eta, Orioko Udaleko kultura eta turismo zinegotzi Lourdes Salsamendik bilera deitu du aurtengo Gabonetako Erregeen Kabalgata antolatzeko, eta herritarrak parte-hartzera animatu ditu. "Bilerara herritar asko gerturatzea espero dugu, beren laguntza eta parte hartzea ezinbestekoa izango baita kabalgataren ohiturari eusteko", azaldu du ohar bidez.

Bilera bihar izango da 19:00etan, Orioko Kultur Etxeko areto nagusian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide