Zaraguetako ikasleak herrian barrena bizikletan ibili dira, garraio mota hori sustatzeko

Karkara 2018ko ira. 19a, 12:23

Irailaren 17ik 22ra bitartean Europako Mugikortasun Astea ospatzen ari da, eta Orioko Zaragueta Eskolak hainbat ekimen antolatu ditu horren barruan. Gaur esaterako, DBHko eta LHko ikasleak bizikletan joan dira eskolara, eta 11:15etik aurrera herrian barrena bizikletan ibili dira, oriotarren artean garraio mota hori sustatzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide