Orioko Ikastolako guraso talde batek Ziklokilometroetan parte hartu du

Erabiltzailearen aurpegia Karkara 2018ko ira. 21a, 15:00

Iker Elola oriotarra izan zen Ziklokilometroetan parte hartu zuten txirrindulari guztien artean kilometro gehien egin zituena. 

Irailaren 16an, igandearekin, Zumarraga-Urretxuko Kilometroak festaren barruan Ziklokilometroak ekimena egin zen, Gipuzkoako ikastola guztiak bizikletaz lotuz. Ikastola bakoitzean txirrindulari taldea sortu zen, eta parte-hartzaileak elkarri erreleboak emanez ikastolen artean zubiak eraiki zituzten. Horrez gain, bizikleta garraio-bide gisa ere sustatu zuten.
 
Goizeko 07:00etan abiatu zen Ziklokilometroak Zumarraga-Urretxutik, eta 20:00ak aldera iritsi zen berriz ere abiapuntura. Ehunka txirrindularik parte hartu zuten ekimenean, eta denen artean Iker Elola oriotarra izan zen Ziklokilometroetan kilometro gehien egin zituena. Oriotik abiatu zen Elola Orioko Herri Ikastola eta Salbatore Mitxelena Ikastolako taldearekin, eta Usurbil, Donostialdea, Oarsoaldea eta Andoain zeharkatu zituen, Billabonaraino iritsi arte. Eta handik Andazarrate igo eta etxera itzuli zen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide