Europako Mugikortasun Astearekin bat egingo dute Zaraguetako ikasleek

Karkara 2018ko ira. 17a, 09:59

Zaragueta Herri Eskolako ikaslean bizikletan ibiltzeko prest. (Zaragueta Herri Eskola)

Asteazken goizean Zaragueta Herri Eskolako ikasleak herrian zehar ibilaldia egingo dute bizikletan.

Irailaren 17ik 22ra bitartean Europako Mugikortasun Astea ospatuko da, eta Orioko Zaragueta Eskolak hainbat ekimen antolatu ditu horren barruan. Alde batetik, irailaren 18an, asteartean, DBH ikasleek txirrinda konpontzeko tailerrean parte hartuko dute. Bestetik, irailaren 19an, asteazkenean, DBHkoek 8:15an Tropel Musikatua egingo dute plazatik ikastetxera, eta 08:30ean Lehen Hezkuntzako ikasleen txanda izango da. Horrez gain, 11:15tatik aurrera LHko eta DBHko ikasleak herrian zehar ibilaldia egingo dute bizikletan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide