Hondakinen bilketari buruzko zalantzak argitzeko, Urola Kostako Udal Elkarteak hezitzaile bat jarri du Orion uztaileko hiru asteazken goizetan. Azken asteetan bezalaxe, asteazken honetan ere, uztailak 25, hezitzailea 09:00etatik 13:00etara egongo da udaletxeko goiko solairuan.
Udal Elkarteak dei egiten die zalantzaren bat argitu nahi edota arazoren bat izan dezaketen herritarrei hezitzailearengana gerturatu daitezen. "Hezitzaileak beso zabalik hartuko ditu herritarrak: zalantzak argitu, iradokizunak jaso eta arazoei ahalik eta konponbiderik egokienak ematea izango da bere egitekoa", adierazi dute UKUEtik.