Debekatuta dago gaur Orioko hondartzan bainatzea

Karkara 2018ko uzt. 17a, 16:38

Orioko hondartza gaur arratsaldean. (IƱigo Gaiton)

Osakidetzak aldiro-aldiro aztertzen du hondartzetako uraren kalitatea, eta abisatu berri dio Udalari, azken egunotako euriteen ondorioz, ura zikin datorrela eta gainditu egiten duela E. Coli bakterioaren onartutako maila.

Osakidetzak aldiro-aldiro aztertzen du hondartzetako uraren kalitatea eta abisatu berri dio Udalari, azken egunotako euriteen ondorioz, ura zikin datorrela eta gainditu egiten duela E. Coli bakterioaren onartutako maila.

Beraz, segurtasunagatik, debekatuta geratzen da gaur, uztailak 17, hondartzan eta ibaian bainatzea. Datozen egunotan egunero egingo du Osakidetzak uraren analisia eta, E. Coli bakterioaren maila muga onargarrietara jaisten denean, baimenduko da ostera bainatzea.

Bitartean, beraz, debekatuta dago. Zuen segurtasunagatik, errespetatu debekua.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide