Igandean udako basalandare jangarriak ezagutu, bildu eta horiekin hainbat plater prestatzen ikasteko tailerra egingo dute Orion. Mandalara elkarteak antolatu du saioa, eta Clara Gutierrez Arana izango da tailerreko gidaria.
Tailerrean parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute 649112819 telefono zenbakira deituta.
EGITARAUA
- 10:00. Parte-hartzaileak Mandalarako lokalean bilduko dira.
- 10:30. Udako basalandare jangarriak identifikatzen eta biltzen ikasteko ibilaldia egingo dute.
- 12:30. Mokadutxoa egingo dute.
- 12:35-14:30. Sei plater prestatuko dituzte udako basalandare jangarriekin. Besteak beste, irabiatuak, entsaladak, pateak, sopa hotzak eta postrea prestatzen ikasiko dute.
- 14:30. Egindako platerak aurkeztu eta dastatuko dituzte.
- 16:00-17:00. Landareen gaineko jakintza tradizionala elkarbanatuko dute bazkal ostean.