Pasa den asteburuan, ekainaren 8tik 10era bitartean egindako VI. Garagardo Azokaren balantze oso positiboa egin du Orio Arraun Elkarteak, seigarren urtez ekitaldi hori antolatzeaz arduratu dena.
Orio Arraunketa Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie oriotarrei urtez urte emandako babesagatik; denboraldia amaitu bitartean, palada bakoitzean sentitu nahi dugu oriotarren berotasuna, azaldu du Arraun Elkarteko presidenteak, Ibon Huegunek.
Joan den asteburu osoan lanean aritu ziren boluntarioen lana nabarmendu nahi izan du arraun elkartek KARKARAri helarazitako idatzi baten bitartez: Izugarria da ekitaldia joan eta ekitaldia etorri ondoan daukagun laguntzaile taldea. Horrez gain, Zergatik ez? taldeko neskak bidelagun izan ditugu asteburuan eta eskertu nahi diegu emandako laguntza.