17 herritarrek heriotzari buruz duten ikuspegia partekatu zuten atzo Mandalarak antolatutako solasaldian

Karkara 2018ko mai. 30a, 09:13

Gaia normalizatzearen beharra aldarrikatzen dute elkartetik.

Heriotzaren inguruan hitz egiteko topaketa antolatu zuen atzo arratsaldean Mandalara elkarteak Antilla hondartzako jatetxe batean.

Dolurako laguntza taldea sortu ez ezik, norberak heriotzaren inguruan izan duen esperientzia partekatzeko aukera izan zuten partaideek.

Mandalarako arduradunek emaitzarekin pozik daudela agertu diote KARKARA orainkariari. Eskerrak eman nahi dizkiegu atzo Death Cafe topaketan parte hartu zuten pertsonei. 17 partaidek heriotzari buruz duten ikuspegia eman ziguten, balioan jarriz bakoitzak berezko sentipen eta iritzia dituela heriotzaren zein bizitzaren inguruan. 

Gasteizen ekainaren hasieran egingo den Nazioarteko Zainketa Aringarriaren Kongresuaren aurrekari gisa antolatu dituzte topaketak Espainiako hainbat txokotan, tartean, Orion. Konfiantzazko giroa sortu eta heriotzaren inguruan libreki hitz egitea izan da antolatzaileen helburua. Gaia hainbat arlotatik jorratuz, gizarteko tabuak hautsi eta heriotzari ikusgarritasuna emateko.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide