Antolatzaileek jakitera eman dutenez, parte hartzaileen zerrenda osatzeko azken plazak geratzen zaizkie libre. Abelina Manso irakasleak gidatuko duen yoga saioarekin natura ezagutzeko beste modu bat eskaini nahi dute parketxeko arduradunek.
Eguraldiak lagunduz gero, lorategi botanikoan egingo dute ekimena; txarrarekin, berriz, Iturraran parketxean. Jarduera adin guztietako pertsonei zuzendua dago, eta familietako kideen arteko loturak eta komunikazioa sendotzeko egokia dela iritzi diote antolatzaileek.
Erreserbak egiteko edo informazio gehiago eskuratzeko, 943 83 53 89 telefonora deitu edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi behar da.