Eguraldi txarrak ez du garbiketa eragotzi: Orioko Surf Taldeak eta Herrio Natur Taldeak deituta, auzolanean garbitu du herritar talde batek Antilla hondartza. Askotariko materialak jaso dituzte, baita plastikotan bildutako txakurren gorotzak eta arrantzarako materiala ere. Hondartzaren atzealdean eta dunetan topatu dute zabor gehien.