Ohi bezala, uda sasoia iritsi aurretik hainbat lan egiten ditu udalak; horien artean, mendiko bideak txukuntzea. Horretan ari da egunotan Txukun enpresa.
Itxaspekoa da garbituko duten bideetako bat. Horrez gain, mendiko ibilbideak ere garbituko dituzte, "herritarrek eroso erabili ahal ditzaten". Aste honetan bertan amaitzea espero du udalak.