Maiatzaren 1ean arraun mugikorreko Gipuzkoako Ligako estropadak jokatu ziren Orioko errioan eta, lehenbiziko aldiz, Berdin-Berdinak elkarteko arraunlariek ere parte hartu zuten, bi modalitatetan: skull bikoitzean eta zortzikoan.
Elkarteak azaldu duenez, denontzat esperientzia bikaina izan da eta segida izango du etorkizunean, bi taldeek berriro lehiatzeko gogo bizia agertu dute-eta.
Zuzendaritzaren esker ona
Desgaitasunen bat daukaten arraunlariek zailago izango lukete horrelako estropadetan parte hartzea taldeko gainontzekoen laguntza eta animorik gabe eta, beraz, Berdin-Berdinak elkartearen zuzendaritzak esker ona adierazi nahi die guztiei, inklusioa praktikan jartzen egiten duten lanagatik.