Gaurko egunez argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Udalak egindako lanpostu baten deialdia: funtzionarioen plantillan hutsik dagoen turismo, merkataritza eta ostalaritza departamenturako maila ertaineko teknikari plaza bete behar du Udalak eta lehiaketa-oposizioa deitu du, plaza hori hornitzeko.
Deialdiaren oinarriak hemen deskargatu daitezke, euskaraz eta gaztelaniaz:
Lehiaketa-oposiziorako izena emateko epea ez da oraindik zabaldu. Aurrena horren iragarkia argitaratu behar da Estatuko Boletin Ofizialean eta, hurrengo egunetik kontatzen hasita, 20 egun naturaleko epea izango da izena emateko.