Kamel Ziani, Andoaingo podiumean

Karkara 2018ko mai. 4a, 16:39

Bigarren helmugaratu zen lasterkari oriotarra gizonezkoen kategorian.

Kamel Ziani oriotarrak podiuma zapaldu zuen joan den asteartean, maiatzaren lehenean, Andoaingo Santa Kruz jaien atarian egindako Bixente Huizi memorialean.

Bigarren helmugaratu zen Ziani, 10 kilometrotako distantzia 31 minutu eta 30 segundotan eginez. 225 korrikalarik hartu zuten parte kros herrikoian; horietatik 37 emakumeak ziren.

Hona sailkapenak (10km):

Emakumezkoetan:

Naroa Sagarna 0:38:26

Lourdes Colomo 0:39:28

Amaia Bernal 0:40:38

Gizonezkoetan:

Eneko Agirrezabal 0:31:22

Kamel Ziani 0:31:30

Raul Gomez 0:32:45

 

*ARGAZKIA: Aiurri

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide