Udalak deialdia egin du berriro, kanpineko zuzendari plaza betetzeko

Karkara 2018ko mai. 4a, 15:06

Gaurko egunez (maiatzak 4) argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Orioko Udalak egindako lanpostuaren deialdia.

Udalak deialdia egin du berriro, kanpineko zuzendari plaza betetzeko. Gaurko egunez (maiatzak 4) argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Udalak egindako lanpostuaren deialdia: funtzionarioen plantillan hutsik dagoen udal kanpineko zuzendariaren plaza bete behar du Udalak eta lehiaketa-oposizioa deitu du, plaza hori hornitzeko.

Iazko uztailean egin zuen Udalak plaza hori betetzeko deialdi bat; baina, hutsik geratu denez, deialdi berria egin du orain.

Deialdiaren oinarriak hemendik deskargatu daitezke, euskaraz eta gaztelaniaz:

Udal kanpineko zuzendariaren plaza betetzeko lehiaketa-oposizioaren oinarriak (PDF)

Lehiaketa-oposiziorako izena emateko epea ez da oraindik zabaldu. Aurrena horren iragarkia argitaratu behar da Estatuko Boletin Ofizialean eta, hurrengo egunetik kontatzen hasita, 20 egun naturaleko epea izango da izena emateko.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide