Hondakinak biltzeko sistema berria ezarri zenetik bi hilabete pasa dira dagoeneko. Gaiaren inguruan herritarrek dituzten kezkak eta zalantzak argitzeko, herriz herriko sentsibilizazio kanpaina abiatu du Udal Elkarteak.
Ekimen ezberdinak antolatu dituzte horretarako, besteak beste, kalez kaleko sentsibilizazioa, hitzaldi irekiak eta kolektibo edo hartzaile zehatzentzako tailerrak. Apirilaren 30ean eta maiatzaren 2, 3, 4, 5 eta 7an izango dira Orion ingurumen hezitzaileak, edukiontzi inguruetan. Apirilaren 25ean, aldiz, jubilatuentzako tailerra eskainiko dute Kultur etxean.