Podiumera igo zen Kamel Ziani atzo, martxoaren 18an, Donostian jokatu zen Donostiarrak UPV/EHU Udaberriko Lasterketan. 10km Euskadiko Errepideko Txapelketa jokatu zen proba berean. 45 urtetik gorakoen kategorian hartu zuen parte eta hirugarren izan zen Ziani sailkapen orokorrean, 31:21eko denborarekin. Unai Arroyo tolosarraren eta Aitor Etxeberria donostiarraren atzetik iritsi zen helmugara.
1317 korrikalari hartu zuten parte lasterketan eta zortzi izan ziren oriotarrak. Hossain Kaanache hamabigarren izan zen 32:49ko denborarekin eta Iñigo Exposito hogeita hamabigarren 34:14ko denborarekin. Eder Etxeberria izan zen lehen emakume oriotarra, 48:05eko denborarekin, hogeita zazpigarren izan zen 35 urtetik gorakoen kategorian. Hau izan zen oriotarren sailkapena:
Sailkapen osoa hemen ikus daiteke.