Martxoaren 18 eta 19rako mendi eski irteera antolatu du Talai Mendi elkarteak. Irteeran parte hartzeko federatuta egotea beharrezkoa dela aurreratu dute.
Nolanahi ere, etzi (martxoak 15) elkartuko dira 19:00etan, irteeraren nondik norakoen berri emateko.