600 partaidetik gora Orioko ibilaldi neurtuan

Karkara 2018ko mar. 12a, 11:45

Gipuzkoako eskolarteko XXXI. ibilaldi neurtua egin zen atzo Orion, goizeko 8:30etan hasita, Itsaspe eta Kukuarri inguruko parajetan. Urola Kostako txoko ezberdinetatik etorritako 492 haurrek eta 150 helduek giro epel eta lehorra izan zuten lagun ibilbidean; hala ere, tarteka, hego-mendebaldeko haize ufaden astinduak jaso zituzten. Irudiek erakusten duten bezala, goiz pasa ederra izan zen mendizale txikientzat.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide