Xabier Rey "Antxo" euskal presoa hilik agertu zen atzo bere ziegan, Puerto III espetxean (Cadiz, Espainia). Etxerat-ek agerraldia egin du gaur goizean, eta Espainiako Estatuari leporatu dio heriotzaren ardura: Espainiako Estatuak mantentzen duen salbuespenezko espetxe politika suntsitzaileak dauka erantzukizun osoa.
Gaur arratsaldean mobilizazioak antolatu dira presoaren heriotza salatzeko. Orion, hain zuzen, arratsaldeko zazpi terdietan egin da elkarretaratzea "Dispertsioa hiltzailea" lelopean.