Atzo abisu horia iragarri bazuten ere, kategoriaz igo dute olatuengatiko arrisku maila gaur arratsalderako. Hala, uhinek kostaldean kalteak eragin ditzaketela-eta, 16:00etatik 18:00etara iraun du abisuak. 17:10ean izan da itsasgora eta 5-6 metroko olatuak iragarri dituzte, 16-17 segunduro.
Biharko ere bi abisu ezarri daude: bata, laranja, 04:00etatik 07:00etara, eta bestea, horia, 17:00etatik 19:00etara. Goizean bost metroko olatuak altxatuko dira, 18-19 segunduro, eta 05:22ean izango da itsasgora. Arratsaldean txikitzera egingo dute olatuek; 3,5-4 metro izango dituzte, aurreikuspenen arabera. 17:43ean izango da arratsaldeko itsasgora eta 17 segunduro sortuko dira uhinak.