Txurrumuski Aisialdi Elkarteak Donostiako Txuri-Urdin izotz jauregira irteera egingo du azaroaren 12an, igandea. Plazatik irtengo da autobusa 15:15ean, eta 20:30etarako itzuliko dira leku berera. Izena azaroaren 9a baino lehen emateko eskatu dute antolatzaileek, Ametsa gaztelekuan. 10 euroko kostua izango du irteerak, eta kontu-korronte honetan egin beharko da diru-sartzea: ES57 0182 15 1820025099.
Oharra: irteera egunean ordain-agiria, haurraren izen-abizenak eta kontakturako telefono zenbakia eramateko eskatu dute.