Hazi banaketa egingo du Herriok, bertako zuhaitz espezieak ezagutarazteko

Karkara 2017ko urr. 25a, 16:15

2015ean egin zen zuhaitz eguna artxiboko irudian.

Azaroaren 5ean, igandea, hazi banaketa egingo du Herrio natur taldeak plazan. 11:00etatik 14:00etara izango dira bertan, inguruko zuhaitz espezieen haziak banatzen.

Azaroaren 5ean, igandea, hazi banaketa egingo du Herrio natur taldeak plazan. 11:00etatik 14:00etara izango dira bertan, inguruko zuhaitz espezieen haziak banatzen.

Bertaratzen direnei hazia landatzeko argibideak emango dizkiete. Bertako zuhaitz espezieak ezagutzera eman eta basoen garrantzia azpimarratu nahi dute ekimen honen bitartez.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide