Argazkiak: Zaragueta Herri Eskola
40 urte pasa dira Zaragueta Herri Eskola eskolak euskaraz ematen hasi zenetik. Pasa den ostiralean, irailaren 22an, hori ospatzen hasteko ekitaldia egin zuten. Bertan bildu ziren eskolako gurasoak, irakasleak, zuzendaria, Udaleko eta Hezkuntza saileko ordezkariak eta hainbat herritar. Eskolaren logo berria aurkezteaz gain, ikasleek koplak abestu eta aurreskua dantzatu zuten ekitaldian. Horrela, eskolak hasiera eman dio ospakizunez betetako ikasturteari.
Argazkiak: Zaragueta Herri Eskola