Matrikulazio kanpaina ireki du Orioko Euskaltegiak

Karkara 2017ko ira. 4a, 18:00

Orioko AEK euskaltegia. (AEK)

Euskara eskoletan izena eman edo informazioa jaso nahi dutenek bulegoa zabalik izango dute datozen egunetan.

Orioko Euskaltegia kudeatzen duen AEK euskaltegiak jakinarazi du 2017-2018 ikasturterako matrikulazio kanpaina abiatu duela. Euskara eskoletan izena eman edo informazioa jaso nahi dutenek Orioko Euskaltegiko bulegoa zabalik izango dute astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 20:00etara, eta astearte eta ostegunetan 10:00etatik 13:00etara.

Izena emateko aukera irailaren 22ra arte izango da irekita, eta urrian hasiko dira klaseak. Iaz bezala, aurrez aurreko aukera edo autoikaskuntzarako aukera izango du ikasleak eta, bietan, 100 euro ordaintzea nahikoa izango du. Gainera, ikasturte bukaeran, laguntza bereziak eskuratzen dituztenek aukera izan dezakete diru hori berreskuratzeko.

Aurrez aurreko eskaintza astean 8 ordukoa izango da (astelehenetik ostegunera, bi ordu) eta autoikaskuntzakoa 6koa.

Edozein zalantza izanez gero, Orioko Euskaltegiarekin jarri daitezke herritarrak harremanetan honako aukeren bidez:

Euskaltegira etorrita (Arrantzale kalea z/g), telefonoz deituta (670 420 025) edo e_maila bidalita (orio@aek.eus).

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide