Igandean Josep Pamies nekazari eta terapia naturalen aldeko aktibista kataluniarrak hitzaldia eskaini zuen Arraunetxean, Mandalara elkarteak antolatuta. Pamiesek Sendabelarrak eta osasunaren autogestioa izan zituen hizpide, eta 450 lagun inguru bildu ziren hiru ordu eta erdi iraun zituen saioan. Ezusteko gonbidatu bat ere izan zen hitzaldian, Txumari Alfaro naturopatian aditua eta telebista aurkezlea, hain zuzen ere. Ekimenean izan ziren hainbat herritarrek "oso aberasgarria" izan zela nabarmendu dute.