Josep Pamies nekazari eta terapia naturalen aldeko aktibista kataluniarrak hitzaldia eskainiko du igandean, Orion. Mandalara elkarteak antolatu du saioa Chiapas Enea erakundearekin lankidetzat, eta Pamiesek Sendabelarrak eta osasunaren autogestioa izeneko hitzaldia emango du. Elikadura eta osasuna izango ditu hizpide, eta sendabelarren eta kostu baxuko terapien gainean jardungo du. Stevia landarea, zizare belarra, kalendula, asuna, salbia edo plantaina sendabelarraz hitz egingo du besteak beste. Horrez gain, hainbat aholku eskainiko ditu sendabelarren inguruan.
Arraunetxean izango da hitzaldia, 16:30ean hasita. Saioa doakoa izango da, eta bertan entzule moduan parte hartzeko ez da aldez aurretik izenik eman behar.