Gabonetan Orioko Herri Ikastolako DBH 4.mailako ikasleek elkartasun tonbola jarri ohi dute plazan, eta otar bat zozketatzen dute. Iazko Gabonetan zozkatu zuten otarrak oraindik ez du jaberik, eta hirugarren aldiz otarraren zozketa egin behar izan dute ikasleek.
Oraingoan Gabonetako elkartasun tonbolako zenbaki saridun berria 3730 da. Saria jasotzeko azken eguna otsailaren 28a izango da.