Jaitsierako apustuak baditu irabazleak

Karkara 2017ko ots. 17a, 09:27

Argazkia: Joxemari Olasagasti

Jaitsieraren irabazleak asmatu dituztenen artean zozketa egin dute antolatzaileek

Kirola eta apustuak harreman estua dute, eta Oriaren Jaitsieraren kasua ez da salbuespena. Urtero bezala, jaitsiera baino aste batzuk lehenago herriko tabernetan apustua egin zitekeen euro baten truke. Galdera: nork irabaziko du Oriaren Jaitsiera?

Jaitsiera pasa da eta emaitzak ezagunak dira. Jaitsieraren irabazleak asmatu dituztenen artean zozketa egin dute antolatzaileek. Hemen sarituak:

Mutiletan

  • Jose Felix Sagarna – Katxiña jatetxean afaria
  • Jorge Conde – Xixario jatetxean afaria

Nesketan

  • Eneko Dorronsoro – Joxe Mari jatetxean afaria
  • Eva Artola – Niko jatetxean afaria

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide