Urrezko domina Eneko Eizagirrerentzat, Gipuzkoako Judo Txapelketan

Karkara 2017ko ots. 14a, 11:56

Kadete mailan aritu zen oriotarra, Hernanin burututako lehiaketan.

Eneko Eizagirre judoka oriotarrak,  lehen postua lortu zuen larunbatean Hernanin jokaturiko judo txapelketan. Garaipenak, martxoaren 25ean egingo den Euskadiko Txapelketarako txartela eman dio.

Zita horren aurretik, Eneko Fuengirolan izango da otsailaren 18 eta 19an, kadete mailako Europako Kopan parte hartzen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide