Herriarteko Txapelketako saioa otsailaren 17an Orion

Karkara 2017ko ots. 10a, 09:30

Gure Etxea elkartean egingo da bertso afaria eta txartelak salgai daude dagoeneko Kolon Txiki tabernan, 12 euroren truke

Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketaren barruan, Hernaniko eta Orioko bertsolariek saioa izango dute otsailaren 17an, ostiralean. Otsailaren 3an Azkoitian hasi zuen Orioko taldeak txapelketa eta13-11 irabazi zuten Erniarraitzen kontra. Lehen fasea amaitzeko, herrnaniarrak hartuko dituzte orain.

Bertso-afari formatuan egingo dute saioa. 21:00etatik aurrera izango da afaria eta bertsotan 22:30ean hastea aurreikusten dute. Txartelak salgai dira dagoeneko Kolon Txiki tabernan 12 euroan.

Sei bertsolarik kantatuko dute saioan, talde bakoitzeko hiruk. Orioko taldetik Egoitz Eizagirre, Rosi Lazkano eta Imanol Lizarazu Habana arituko dira bertsotan eta, Hernanitik, Eñaut Martikorena, Andoni Mujka eta Joxeluis Urdangarin. Jon Agirresarobe izango da gai-jartzaile eta saioaren gidari.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide