Muntoko aparkalekuan isuna

Karkara 2017ko urtarrilaren 30a

Herritar batzuk

Badira egun batzuk Muntoko aparkalekuan utzitako hainbat autok isunak jaso dituztela. Badirudi sartu eta eskuin aldean paraleloan aparkatzea ez dagoela baimenduta.

Horren inguruan esan nahi duguna da, ez dagoela inongo seinalizaziorik non aparkatu adierazten duena, ezta inongo marrarik ere.

Uste dugu, isunak jartzeko gai  bagara, Muntoko aparkalekuaren egoerak ere egokia izan beharko lukeela: lurraren asfaltatze eta seinalizazio egokiak, alegia.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide