"Zeinek irabaziko du Oriaren jaitsiera?" apustu jokoa antolatu du arraun elkarteak

Karkara 2017ko urt. 25a, 09:52

Euro baten truke egin daiteke apustua herriko tabernetan

Oria ibaiaren traineru jaitsiera zeinek irabaziko duen baldin badakizu afari baten zozketan parte hartzeko aukera eskaintzen du Orioko Arraun Elkarteak. Azken urteotan bezala, jaitsierako irabazlea asmatzeko apustua-jokoa antolatu du aurten ere. Bi kategoriatan egin daiteke apustu: mutiletan eta nesketan.

Herriko tabernariek jasoko dituzte apustuak. Apostua egin nahi duenak tabernetan dauden txartelean idatzi beharko du bere ustez nork irabaziko duen jaitsiera mutiletan eta nork nesketan. Eta lehiaketa honetarako bereziki prestatuko kutxatxoan bota beharko du apustua otsailaren 11ko 16:00ak baino lehen. Apustuko euro bana ordaindu beharko da.

Otsailaren 11n izango da Oria ibaiaren jaitsiera. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide