Gipuzkoako Batel Ligako lehen jardunaldia jokatu zen igandean

Karkara 2017ko urt. 16a, 09:06

Argazkia: Joxemari Olasagasti

Estropada irabazi zuten kadete mutilek eta bigarren geratu ziren kadete neskak eta senior mutilak

Pasa den igandean, urtarrilaren 15ean, Gipuzkoako Batel Ligaren lehen jardunaldia jokatu zen Pasai Donibanen. Orio Arraun Elkartetik hamabi ontzi joan ziren estropadara, eta lehen postu bat eta bi bigarren postu lortu zituzten arraunlari gazteek.

Infantil mailan, neskek seigarren egin zuten eta mutilek bederatzigarren eta hamabosgarren postuak lortu zituzten. Kadeteetan, mutilen lehen taldeak estropada irabazi zuen, eta beste ontziak zazpigarren, hamaikagarren eta hamabosgarren egin zuten. Nesketan bigarren egin zuen A taldeak eta bederatzigarren B taldeak.

Jubenil eta senior mailatan mutilek bakarrik jokatu zuten. Bigarren egin zuten jubenilen A taldeak eta hamargarren B taldeak. Seniorrek ere bigarren amaitu zuten estropada.

Zumaian jokatuko da Gipuzkoako Batel Ligaren bigarren jardunaldia, urtarrilaren 21ean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide