Gabonetako oporrek ez diete deskantsu handirik ekarri Orioko futbol taldeko jokalari gazteei. Aitzitik, txapelketaz txapelketa ibili dira han eta hemen.
Gabonetako txapelketekin bukatu zuten urtea alebin eta benjaminek. Urte berean jaiotako haurrek osatu zuten talde bakoitza, eta hurrenez hurren, emaitza hauek lortu zituzten:
- 2005ean jaiotakoak: bigarren izan ziren Zumaiako txapelketan eta taldeko bigarrenak Errealak antolatutakoan.
- 2006an jaiotakoak: ez zuten zorte handirik izan Usubilgo txapelketan eta Soraluzekoan txapeldunak.
- 2007an jaiotakoak: Soraluzeko txapelketako txapeldunordeak dira.
- 2008an jaiotakoak: Soraluzeko txapelketako onenak izan ziren.
2017an ere futbolean hasi dute Orioko taldean. Izan ere, beste hainbat zelairekin batera, Mendibeltzek hartu du aurtengoan Real Sociedad Fundazioak antolatutako XXXIII. Nazioarteko Real Sociedad Txapelketaren Infantil mailako lehenengo fasea. Urtarrilaren 4an, Euskal Herriko eta Espainiako bost talde aritu ziren elkarren kontra: Gijongo Sporting, Logroño, Angelu, Orereta eta Orioko taldea.
Lau partida jokatu zituen talde bakoitzak. Orioko futbolari gazteek bi partida galdu eta beste bi irabazi zituzten eta hirugarren izan ziren sailkapenean. Hauek izan ziren partidatako emaitzak.
- Orioko 0 - 2 Sporting
- Orereta 0 - 2 Orioko
- Orioko 0 - 3 Logroño
- Orioko 1 - 0 Anglet