Euskal Eskubaloi selekzioak bi partida jokatuko ditu Gabonetan Tunisiaren aurka. Bat Barakaldon izango da, Lasesarre kiroldegian, abenduaren 28an, arratsaldeko 19:00etan. Bestea, abenduaren 29an izango da, Errenterian, arratsaldeko 19:30ean.
Amenabar Zarautzeko hainbat jokalari hautatu dituzte selekzioko parte izateko, tartean Mikel Amilibia eta Ander Atorrasagasti oriotarrak.