Etxekolanak eginda, gustura

Karkara 2016ko abe. 20a, 08:19

Argazkia: Ataria.eus

Aimar Galarraga hirugarren postuan sailkatu zen eta  Imanol Illarramendi  Kortaberri laugarren. 

Aurretik bazekiten lehen biak koska bat gorago egongo zirela eta berak Goenatxorekin eta beren artean izango zutela lehia. Hirugarren postu hori eskuratzea baino, entrenamenduetan egiten duten lana egitera joan ziren Asteasuko frontoira, eskolan egiten dutena plazan egitera, etxekolanak betetzera. 

Lan hauek egin behar izan zituzten parte hartzaile guztiek: hiru minutuko lau tanda egin zituzten 200 kiloko errektangularrarekin, 175 kiloko zilindroarekin, 150 kiloko kubikoaren eta 125 kiloko bolarekin.

Uste bezala, lehia Aimar Irigoienen eta Jokin Eizmendiren artean egon zen. Zarauztarrak irabazi zuen Harri Handien Euskal Herriko txapelketa azken bi urtetan. Aurtengoan, ordea, errezildarra nagusitu zen. Zortzigarrenez jantzi du txapela Aimar Irigoienek. Guztira 60 altxaldi egin zituen errezilgo harri-jasotzaileak.

Jokin Eizmendi bigarren sailkatu zen eta honen atzetik Aimar Galarraga. Galarragaren ondoren Kortaberri sailkatu zen eta, bukatzeko, Goenatxo. Sailkapena:

Aimar Irigoien 9.300
Jokin Eizmendi 6.925 kilo
Aimar Galarraga 4.700 kilo
Kortaberri 4.375 kilo
Goenatxo  4.175 kilo

Harrika jasotako pisuari dagokionez, Galarragak errektangularrarekin 800 kilo jaso zituen. Zilindroarekin 1.225, kubikoarekin 1.050 eta bolarekin 1.625 kilo. Kortaberrik errektangularrekin 600, zilindroarekin 1.225, kubikoarekin 1.050 eta bolarekin 1.500 kilo.

 

Erlazionatuak

Etxekolanak betetzera

Karkara 2016 abe 16 Aia Orio

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide