Susana Martin eta Kamel Ziani lehen oriotarrak

Karkara 2016ko abe. 17a, 19:08

Orioko Herri Lasterketa izan da larunbat arratsaldean. Lehendabizi haurrek egin dute korri, 15:45ean hasita. Ondoren, helduek. Guztira 10 kilometroko lasterketa egin behar izan dute. Lehen oriotarrak Susana Martin –41:46– eta Kamel Ziani 32:34– izan dira. Biak hirugarren postuan sailkatu dira sailkapen orokorrean. Bigarrenak Oiana Ortiz –40:54– eta Gonzalo Fuentes –32:34–izan dira, eta, irabazleak, Uxoa Irigoien –39:16– eta Ekaitz Kortazar –32:17–.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide