Hirugarren mailako txapelaren bila

Karkara 2016ko abe. 16a, 10:24

Aritz Lertxundik eta Ibon Aranaldek Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko dute larunbatean, 16:00etan, Urnietan.

Julen Loitegi eta Ordiozolaren aurka jokatuko dute larunbateko finala Aritz Lertxundik eta Ibon Aranaldek. 3.mailako Gipuzkoako Txapelketakoa izango da eta Urnietan jokatuko da.

Aurretik elkarren kontra jokatu zuten ligaxkan. Partida horretan urnietarrek irabazi zuten. Alde nabarmenarekin gailendu ziren, 22-8 irabazita. 

Baina final guztiak ezberdinak direla esaten da. Partida horietan edozer gerta daitekeela. Beraz, ea larunbat honetan emaitza bestelakoa den eta oriotarrek txapela etxera ekartzen duten. Horretarako, pilotariek herritarren animoak eta babesa eskertuko dituztela azaldu du Aimar Galarragak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide