Urteko Harrapaketa Kopurua –TAC– erabaki dute 2017rako. Atzo hartu zuten erabakia, abenduaren 14an. Europar Batasuneko arrantza ministroak akordio batera iritsi ziren eta hegoaldeko legatzaren harrapaketa kuota %1,4ra murriztea erabaki zuten eta Kantauri txitxarroaren harrapaketarena, %23ra jaitsi da. Eta bi horien kuotak izan dira eztabaida gehien piztu dutenak.
Hasieran %36ko murrizketa gomendatzen zuen hegoaldeko legatzaren harrapaketan eta %45a Kantauri Itsasoko txitxarroaren harrapaketetan. Legatzaren kuotak tamaina txikiko itsasontziei eragingo die eta txitxarroaren kuotak tamaina handiko ontziei.
Murrizketak Europako Batzordeak hasieran erabakitakoa baino positiboagoak izan dira. Jaurlaritzak ere iritzi positiboa eman du gaiaren inguruan, Europak arrantza kuotak erabakitzeko kontuan izan dituen irizpideak erabat errespetatzen dituela aitortu baitu. Irizpide hauek hartu dituzte kontuak: biologikoak, sozioekonomikoak eta iraunkortasunekoak.
Antxoaren kuota maximo historikoetan dago. Hori oso positiboki baloratu dute. Berdelaren kuotak ere gora egin du, %15era igo da; eta hegaluzearenak egonkor jarraitzen du.