Urtarrilaren 11n, asteazkenean, urteko batzarra egingo du Zaharren Babeslekuak. Kultur Etxeko arteto nagusian izango da batzarra, 16:30etik aurrera. Bigarren deialdia 17:00etan egin dute.
Hau da landuko duten gai zerrenda:
- Presidentearen agurra
- 2016ko urtarrilaren 13an egindako azken Batzar Nagusiaren akta irakurri eta, egoki bada, onartzea
- Alkatearen hitzak
- Ekitaldi ekonomikoaren itxiera eta 2016. urteko balantzea
- 2016ko jardueren memoria
- Zuzendaritza batzordeko kideak berritzea
- Eskariak eta galderak
2017ko kuotaren ordainketa
Babeslekuak bazkideei gogorarazi nahi die urtarrilaren 16tik 20ra bitartean kobratuko dutela 2017ko kuota. Arratsaldez ordaindu beharko da, 16:00etatik 18:00etara, hau da, astelehenetik ostiralera. Babeslekuan bertan kobratuko dute kuota eta, ordaintzerakoan, bazkide agiria aurkeztu beharko da.
2016ko abenduaren 31 baino lehen 80 urte bete dituzten bazkideei ez zaie kuotarik kobratuko. Beste bazkide guztiek, berriz, kuota ordaindu beharko dute.