Tradizioz, blusarekin

Karkara 2016ko azaroaren 30a

Orioko Festa Batzordea

Kuadrilla eguna izango da abenduaren 7an. Festetan egun hori ospatzeko ohitura galdu egin zen, eta, aurten, berreskuratu egingo da. Lehen, kuadrilla eguna egiten zenean, lagun talde  bakoitzak bere blusa janzten zuen, talde izaera ematen zion jantzia. Eta festaren antolakuntzatik ohitura hori berreskuratzera animatu nahi dituzte herriko kuadrillak. Izan blusa, kamiseta edo antzerakoa, baina kuadrilla bakoitza bereizgarri egingo duen jantzi hori janzteko dei egiten diogu herritarrei.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide