Joxean Lizarralde saritua izan da Aizkardiko argazki rallyan

Karkara 2016ko aza. 30a, 11:52

Argazkia: Aizkardi Mendi Elkartea, Ataria.eus

Joxean Lizarraldek publikoaren saria lortu zuen Villabonako Aizkardi Mendi Elkarteak antolatutako argazki rally lehiaketan.

Lizarraldek Nat...ura izeneko argazkiarekin lortu zuen hirugarren saria Aizkardi Mendi Elkartearen lehiaketan. Azaroaren 13an izan zen argazki rallya. Ura izan zen lehiaketako gaia eta Lizarraldek ur jauzi baten argazkia atera zuen. Argazki horrekin publikoaren argazki onenaren saria irabazi zuen. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide