Larunbat honetan, arratsaldeko 17:00etan, Orioko Udal Pilotalekuan, Aritz Lertxundik eta Ibon Aranaldek 3. mailako Gipuzkoako txapelketako finalerdia jokatuko dute. Legazpiko pilotarien aurka neurtuko dituzte indarrak oriotarrek.
Finala etxean jokatuko dute, herriko pilotalekuan; beraz, Orioko pilota arduradunak, Aimar Galarragak, oriotar guztiak gonbidatzen ditu pilotariak animatzera.