Zendoia eta Uranga ohorezko kofrade izendatu dituzte

Karkara 2016ko aza. 22a, 08:32

Tolosan, Babarrun Festa izan da asteburuan. Igandean, urteroko ohiturari jarraituz, Tolosako Babarrun Kofradiak XXVI. Kapitulua ospatu zuten igande eguerdian. Ospakizun horretan, ohorezko kofradeak izendatu dituzte Kike Amonarriz, Aitziber Garmendia, J.M. Zendoia eta L.M. Uranga, Daniel Innerarity eta Irene Larraza.

Gastronomiaren esparruan izendatu dituzte Katxiña erretegiko Joxe Migel Zendoia eta Xixario erretegiko Luis Mari Uranga ohorezko kofrade. Urtero joaten dira Zendoia eta Uranga Tolosara, Bisiguaren festan parrillero lanetan aritzera. Harreman estua dute sukaldariek Tolosako herriarekin.

Argazkiak: Tolosaldeko ataria

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide