Gipuzkoako Elikagaien Bankuak, urtero bezala, elikagaien bilketa egingo du. Azaroaren 25ean eta 26an izango da, probintziako 75 dendetan. Iaz Gipuzkoan 626.000 kilogramo bildu ziren. Orion, azken urteetan, zifra antzekoak bildu dituzte, 2.400 kilogramo inguru.
Elikagaien Bankuko presidenteak ahal dela elikagai hauek emateko eskatu du: kakao-hautsa, gailetak, arrain edota berdura kontserbak, olioa, garbitasuneko produktuak, pixoihalak, eta haurrentzako era guztietako elikagai eta produktuak.
Aipatutako produktu horiek erosita lagundu daiteke, baina, horrez gain, 3 edo 5 euroko bonuak erosita ere lagundu daiteke. Bonu horiekin Elikagai Bankuak janaria erosi ahalko du eta, gainera, biltegiratze eta garraio arazoak saihestu ahal izango ditu.