Aisia Hoteles kateko katebegi bat gehiago zen atzora arte Orioko Hotel Talsoterapia Balea. Atzo itxi zituen ateak; eta gaur, dagoeneko, ez dute teleonorik hartzen. Jada ez dago itsasertzean hotelik; hondartzaren ondoan talasoterapiarik.
Zorrak pilatu ditu Aisia Oriok, eta horiei aurre egin ezin dienez, ateak ixtea erabaki du. Gainera, ez dute sustatzailerik aurkitu, egoerari buelta emango dion eragilerik topatu.
Ez da Aisia hotelik geratzen
Bizkaian sortu ziren lehen talasoterapiak, Derion, Lekeition eta Urduñan. Mugak gainditu eta Kantabrian ere ireki zuten antzeko establezimendu bat geroago. Eta, ondoren, baita Gipuzkoan ere, Deba eta Orion, alegia.
Hazkundea 2014an bukatu zen. Hartzekodunen lehiaketa deitu zuten urte horretan, hornitzaileei eta langileei zor zizkieten diru kantitate altuak medio. Pixkanaka-pixkanaka establezimenduak ixten joan ziren. Oriokoak, ordea, irektia eutsi dio.
Aisia Hotelesen baitan Gipuzkoan geratzen zen azken hotela zen Oriokoa. Itxierarekin, beraz, ez da Aisia kateko hotelik izango Gipuzkoan.