Erraldoiekin laguntza

Karkara 2016ko aza. 14a, 07:46

Aupa!

San Nikolas Festak gainean ditugu dagoeneko. Zoritxarrez azken festetan jende falta daukagu Pello eta Nikolasa erraldoiak kalera atera ahal izateko eta horregatik gatoz zuengana laguntza eske. Laguntza nahikoa lortu ezean Pello eta Nikolasa ez dira kaleetan barrena dantzan ibiliko.

Festak Abenduaren 5,6,7 eta 8an dira, eta aurreko astean Azaroaren 28-tik Abenduaren 1-era arratsaldero bilduko gera Kultur Etxean nahi duen guztiari erraldoiak dantzan jartzen erakusteko.

Laguntzeko prest bazaude bidali email bat oriokokonpartsa@gmail.com helbidera, edo bidali watsapa 619455810 telefonora -Imanol-. Zatoz eta lagundu herria girotzen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide