Ostiralean hasi ziren festak Ortzaikan.Hamaiketako egin zuten goizean, bertsolariek girotuta. Ondoren toka eta sagar biltze lehiaketak egin zituzten; Olano eta Ina Eteberria izan ziren irabazleak, hurrenez hurren. Larunbatean Niko Nok pailazoak umorez blaitu zituen txikienak eta gaur, igandearekin, herri kirolak eta arrauna izan dira, besteak beste.